Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek eta Peñen Federazioak Mirandako partidara bidaia antolatu dute

Eibarrek 250 sarrera jarriko ditu salgai larunbatean Anduvan jokatuko den partidarako

Eibarrek eta Peñen Federazioak, Premier Bidaiak klubaren agentzia ofizialarekin elkarlanean, autobusez bidaia antolatu dute datorren larunbatean Miranda de Ebrora joateko eta Anduvan CD Mirandes-SD Eibar partida ikusteko.
Irteera 10:30ean izango da, Egogaingo autobus geltokitik, eta partida amaitzean itzuliko da. Plaza bakoitzeko prezioa 15 eurokoa izango da (joan-etorria), estadiorako sarrera kontuan hartu gabe.
Plaza erreserba Premier Bidaien bulegoan (Fermín Calbetón, 5) egin daiteke astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Mirandesek Ipar Harmailako 250 sarrera bidali ditu Eibarrera, bakoitza 25 euroan, eta bihar arratsaldean erosi ahal izango dira Orsaixanen.

Junta de Castilla y Leongo Covid araudia aplikatuko da, une oro maskara erabiltzea eta estadioan jatea, edatea eta erretzea debekatzea eskatzen duena.