Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek eta Mallabiako Udalak herritarren parte-hartze prozesua antolatu dute Kirol Hiria dela-eta

Bihar hitzaldia izango da Mallabian, herritarrek euren iritziekin proiektua aberastu dezaten

Bihar hasi, eta martxoaren 31ra arte, Eibarrek eta Mallabiako Udalak klub armaginak Areition egin beharreko Kirol-Hiria dela-eta herritarren parte-hartze prozesua antolatu dute, Mallabiako Hiri Antolamentuko Plan Orokorraren Aldaketak legez hala eskatzen duena. Mallabitarrek Kirol-Hiriari buruzko informazioa jasoko dute, eta beraien iritziak eman ahal izango dituzte proiektua aberastu asmoz. 

Prozesuak hilabete inguruko iraupena izango du, eta Mallabiako biztanleek parte hartzeko aukera dute. Bihar, Kontzeku Zaharran, bilera izango da 18:00tatik aurrera, eta izena eman duten 30 mallabitar ingururi proektuari buruzko zehaztasunak emango zaie. Izan ere, bizilagunengan eragina izango duten zenbait aktuazio egingo dira (bidegorria, errepidez sarbideak, biribilgunea, e.a.). 

Mallabian azalduko dena Eibarren errepikatzeko asmoa du klubak, abonatuek eta akziodunek Kirol-Hiriari buruzko informazioa izan dezaten. Hala, formakuntza aretoa prestatzen ari da, eta bertan instalakuntzak nolakoak izango diren irudietan zein bideo bidez azalduko da. Hurrengo asteetan, hala nahi duten akziodun eta abonatuek hitzordua eskatzeko aukera izango dute.

Era berean, Kirol-Hiriaren lehen fasea egiteko lanen lizitazioak aurrera jarraitzen du, eta bukatzeko bidean dago jada.