Skip to main content
EU
Kluba

Eibar eta Eibarko Txirrindulari Elkartea batera izango dira beste urte betez Valenciaga Oroitzarrean

Klub armaginak 9.000 euroko diru laguntza ematen du lasterketa aurrera atera ahal izateko

SD Eibar eta Eibarko Txirrindulari Elkartea eskutik joango dira berriz ere. Izan ere, club armaginak 9.000 euroko diru laguntza emango du Valenciaga Oroitzarrea antolatzeko. Valenciaga afizionatu mailako lasterketa garrantzitsuena da.

Mikel Larrañagak, SD Eibar Fundazioko presidente ordeak, eta Angel Lopezek, Eibarko Txirrindularitza Elkarteko presidenteak, atzo sinatu zuten hitzarmena.