
Kluba
Eibarrek eta AXA Aseguru Etxeak zuhaitzak landatuko dituzte hurrengo asteazkenean Matsarian
Ekitaldira joan nahi duten zaleek izena eman beharko dute
Eibarrek eta AXA Aseguru Etxeak indarrak batu dituzte, eta hurrengo asteazkenean, hilaren 20an, 16:00tatik aurrera, Matsarian izango dira zuhaitzak landatzen. Gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeko jokalariak izango dira bertan, Klubeko kontseilari eta Fundazioko kideak, AXA Aseguru Etxeko ordezkariak eta bolondresak, eta bertaratu nahi duen zale guztiak ere gonbidatuta daude. Gehienez 20 zalerentzako tokia dago, eta beraz, joan nahi duenak ondorengo formulario bete beharko du.