Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Sevillaren aurka markagailua irauli eta gero (3-2)

Armaginek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu dituzte erraz ahaztuko ez den arratsadean

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Sevillarren aurka Ligako seigarren jardunaldian. Armaginek lehen hiru puntuak lortu dituzte Ipuruan jokatutako arratsalde ahaztezinean. Lehia ez da batere ondo hasi eibartarrentzat, Sevillak bitan zulatu du Dmitrovicen atea, baina Mendilibarrenek ez dute amorerik eman eta bigarren zati bikaina egin ostean, markagailua iraultzea lortu dute.

Partida gaizki hasi da armaginentzat. Ocamposek sevillarrak aurreratu ditu hamaikagarren minutuan Dmitrovic gainditu eta gero. Lopetegiren taldea gehiago izan da lehen minutuetan eta eibartarrentzat zaila izan da norgehiagoka orekatzea.

Ordu erdia bete denean, Sevillak bigarrena lortu du. Torresek bakarrik errematatu du area txikian eta errenta handitzea lortu du. Atseldenaldira iritsi baino lehen, armaginak saiatu dira lehena egiten baina ez dute lortu.

Bigarren zatian baina, erabat aldatu dute beren itxura eibartarrek. Joko onaren bitartez Vaclik-en ate ingurura heltzen joan dira eta bi abagune garbi izan ondoren, epaileak penaltia adierazi du Eibarren aldea. Orellanak ez du barkatu hamaika metrotatik eta errenta murriztea lortu du. Onena, ordea, etortzeko zegoen.

Minutuak aurrera egin ahala, gehiago izan da Eibar. Eta hala 77. minutuan, Pedro Leónek sevilarren hutsegite bat aprobetxatu du lehia berdintzeko. Hori gutxi balitz, handik minutu batzuetara Cotek hirugarrena egin du falta jaurtiketa bikain batean zaletuen eromenerako. Hala, EIbarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du. Igandean bigarrena lortzeko aukera egongo da Ipuruan. Ezina eginez.