Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du 2021ean Ipuruan (2-0)

Bryan Gilen bi golek erabki dute urteko lehen neurketa armaginen alde

Eibarrek Granadaren aurka irabazi du Ligako 17. jardunaldia. Armaginek era ezinhobea estreinatu dute urtea eta denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute Ipuruan. Bryan Gilen biko batek eibartarren alde erabaki du zelaiaren egoerak baldintzatutako norgehiagoka.

Armaginek ez dituzte euren sentsazio onenak aurkitu lehen zatian. Granada bikain egokitu da neurketak eskatzen zuenera eta Mendilibarren taldeari kosta egin zaio kontrako zelaian jokatzea. Lehen zatiko aukerarik argiena Kike Garciak izan du baina Rui Silvak gelditu egin du bere errematea.

Bigarren zatian, taldea konbentzituta irten da golaren bila. Horrela, hasierako minutuak pasata, epaileak Eibarren aldeko penaltia ezarri du, Sergi Enrich lurrera botatzeagatik. Edu Expositok, ordea, ez du hamaika metroetatik asmatu, baina Bryan Gil adi egon da Rui Silvaren alderatzea harrapatu eta baloia sare barrura bidaltzeko. Muturrak bere lehengusua idazten zuen elastiko urdinarekin.

Granadak, bere aldetik, ez ditu besoak jaitsi eta Luis Suarezen bitartez ahalegindu da berdinketa lortzen. Dmitrovicek birritan atera behar izan du erreskatera atea hutsean mantentzeko. Bisitariak berdinketaren bila abiatu da erasora eta horrek markagailuko errenta handitzea ahalbidetu dio Eibarri.

Bryan Gil izan beste behin golegilea. Barbatekoak bere bigarren gola lortu du areatik kanpo eskuinarekin egindako jaurtiketa on baten ostaen. Gol honi esker, Eibarrek lasaitasunez jokatu du neurketaren azken txanpan eta denboraldiko lehen garaipena dastatu ahal izan du Ipuruan.