Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Betisen aurka (0-2)

Armaginek euren jokoa gaidute Benito Villamarinen

Eibarrek Real Betis gainditu du Ligako hamaikagarren jardunaldian. Armaginek denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute Benito Villamarinen. Yoshinori Muto eta Esteban Burgos izan dira golegileak.

Mendilibarren mutilek Ipuruan Getaferen aurka lortutako berdinketari jarraipena ematea lortu du balio handiko hiru puntu lortuz. Lehen zatian, Inuik taldea aurreratzea lortu du, baina epaileak bertan behera utzi du erasoa, varrak berrikusi eta jokoz kanpokoa adierazi ostean.

Bigarren zatian, Eibar Joel Roblesek defendatutako atea mehatxatzen jarraitzeko asmoarekin zelairatu da. Hala, lehena berehala iritsi da geldikako jokaldi batean. Bryan Gilek maisuko jaurti du kornera, Burgosek lehen zutoinean ikutu eta Mutok bigarrenean zutoinean baloia sare barrura bidaltzea lortu du. Japoniarrak bere lehen gola lortu du elastiko gorri-urdinarekin.

Minutu batzuk geroago, Burgosek Correak eragindako penaltia eraldatu du, Argentinarrak gainera, errenta handitzeko aukera izan du geroago, baina ez du asmatu. Roblesen aurrean.

Norgehiagokaren azken txanpan, Eibarrek hirugarren egiteko abagunea izan du penalti berri batean. Baina Enrichsek ez du asmatu hamaika metrotatik.