Lehen Emakumezkoen Taldea
Eibarrek denboraldiko azken derbia prestatzen hasiko du bihartik aurrera
Emakumezkoen lehen taldeak Zubietan izango du bere hurrengo hitzordua, ostiralean 12:00etan, Real Sociedaden aurkako partida jokatzeko
Emakumezkoen lehen taldeari bost jardunaldi besterik ez zaizkio falta denboraldia amaitzeko. Real Madrid CFren aurkako partida galdu eta gero, jada hurrengo jardunaldian pentsatzen hasi da Yerai Martinen taldea. Gaur atseden eguna eduki eta gero, bihartik aurrera Real Sociedaden aurkako derbia prestatzen hasiko dira, ostiralean 12:00etan jokatuko dena Zubietan.
Astelehena: Atsedena
Asteartea: 11:15, Anexo
Asteazkena: 11:45, Unbe
Osteguna: 10:30, Anexo
Ostirala: 12:00, Zubieta, Vs. Real Sociedad
Larunbata: 9:30, Anexo
Igandea: Atsedena