Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Damian Kadzior jokalari poloniarra fitxatu du

Azken denboraldi bietan Dinamo Zagreben aritu da

SD Eibarrek Damian Kadzior poloniarra fitxatu du Dinamo Zagrebetik. 28 urteko ezker erdilariak eskuinean jokatu ohi du, bere selekzioarekin aritutakoa da, eta hiru denboraldiko kontratua sinatu du klub armaginarekin, 2023ko ekainaren 30era arte.

Azken denboraldi biak Dinamo Zagreben egin ditu, zenbaki bikainak lortuz. Izan ere, jokatu dituen 77 norgehiagokatan 21 gol egin eta 22 asistentzia banatu ditu.

Witamy, Damian! Ongi etorri!