Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Cartagenaren aurka luzapenean galdu du

Luzapenean sartutako gol batek garaipena eman die etxekoei

Eibarrek bi-bat galdu du FC Cartagenaren aurka. Lehen zatian armaginak nagusi izan arren, Gaizka Garitanoren mutilek ezin izan dute partida erabakita utzi, eta etxekoek penaltiz sartutako gol batek eta Ortuñok 95. minutuan sartutako gol batek garaipena eman diete etxekoei.

Intentsitate handiko partida jokatu da gaur arratsaldean FC Cartagena eta SD Eibarren artean Cartagonovan. Armaginak garaipenarekin topo egiteko asmoz zelairatu dira, eta Garitanoren mutilek hori erakutsi dute. Izan ere, lehen momentutik Aaronek defendatutako atea arriskuan jarri dute. Lehen aukera arriskutsua partidako laugarren minutuan iritsi da. Yanisek area barrutik errematatu du Imanolen pasea, baina bere jaurtiketa erabat desbideratuta joan da. Handik gutxira, arratsaldeko lehena iritsi da. Yanisek sare barrura bidali du baloia. Eibarrek jokoan nagusi izaten jarraitu da, baina arrisku aukera argirik gabe. Etxekoak ezustea ematen saiatu dira, baina Luca Zidane atezainak 25. minutuan egindako lan bikainak Sadikuren gola eragotzi du. Une horretatik aurrera bi taldeak partidaren kontrola eskuratzeko lehian aritu dira, eta FC Cartagenak aurrerapausoa eman du markagailua berdintzeko helburuarekin. Bestalde, armaginek lan handia egin dute presioan.

Markagailuko abantailarekin amaitu da lehen zatia. Bigarren zatiaren ostean, FC Cartagenak jokoaren ekimena eraman du. Epaileak penaltia adierazi du etxekoen alde eta Armando Sadikuk ez du barkatu hamaika metroetatik. Berdinketaren ostean, bi taldeak bigarrenaren bila joan dira, hiru puntuak lortzeko asmoz, baina arrisku aukera argirik sortu gabe. Partida markagailuan taulekin amaituko zela zirudienean, Ortuñok garaipena eman dio etxekoei 95. minutuan.

Eibarren partida erdia ona izan arren, armaginek porrota jaso dute Cartagonovan jokatutako partidan. Armaginek SD Huescaren aurka jokatuko dute ligako hurrengo jardunaldian.