Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Cadizen aurka galdu du (1-0)

Armaginek ezin izan dute punturik batu aurkari zuzen baten aurrean

Eibarrek Cadizen aurka galdu du Ligako 26. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik batu Ramon de Carranzara eigindako bisitan eta jaitsiera postuetan sartu dira. Neurketa Alvaro Negredok lehen zatiaren ondarrean egindako gola batek erabaki du. Bigarren zatian, Marko Dmitrovicek lehia berdintzeko aukera izan du  penalti jaurtiketa batean baina Ledesmak ondo gelditu ido jaurtiketa.

Mendilibarren taldeak hasiera ona izan du. Hasi eta berehala, Sergi Enrichek Pedro Leonen baloi ona errematatu du, baina ez du aterik aurkitu. Minutu batzuk geroago, Menorcako aurrelariak aurretik jarri du taldea, baina epaileak gola baliogabetu du VARrean jokalari katalanak baloia eskuarekin ukitu ostean.

Etxeko taldea, bere aldetik, atsedenaldira kontraerasora ateratzeko aukeraren zain zegoen. Abagune hori lehen zatiaren atsedenaldira iritsi baino lehen heldu zaio. Negredok kontraerasoa burutu du Cadizen abagune bakarretako batean aurreratu du etxeko taldea.

Bigarren zatian, norgehiagoka berdintzeko aukera paregabea izan du taldeak. Del Cerro Grandek armaginen aldeko penaltia adierazi du, Calak area barruan egindako eskua dela eta. Dmitrovicek jaurti du hamaika metroetatik, baina Ledesmak bere asmoak asmatu ditu eta bigarren zatiko aukerarik argiena bertan behera utzi du.

Handik aurrera, Mendilibarren taldea behin eta berriro ahalegindu da, baina beste behin ere zortea falta izan zaio errematean.