Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek bere lankidetza berritu du Eibarko Antzerki Jardunaldiekin

Pepe Viyuela, Alberto Jimenez, Jesus Lavi, Fernando Albizu eta Juan Diaz Ipuruan izan dira jardunaldiak ireki aurretik

Laugarren urtea da SD Eibarrek, bere Fundazioaren bitartez, Eibarko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dituen Eibarko Antzerki Jardunaldietan parte hartzen duela.

Ohi den bezala, gaur arratsaldean Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. Edizioa inauguratu duten aktoreek Ipurua bisitatu dute.

Pepe Viyuela, Alberto Jiménez, Jesús Lavi, Fernando Albizu eta Juan Díaz aktoreek antzeztu eta Pentación Espectakulosek ekoitzitako obra SD Eibar Fundazioak babesten du. Eibarko estadiora egindako bisitan, Ipuruako txoko nabarmenenak ezagutu dituzte aktoreek, eta lehen taldeko kamisetekin argazkiak atera dituzte. Bisitan izan dira, halaber, kontseilari ordezkaria, Jon Ander Ulazia, Eibar SD Fundazioko presidenteordea, Mikel Larrañaga, eta Kulturako arduradun teknikoa, José Luis González "Poxpolo".