Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek berdinketa lortu du Real Valladoliden etxean (0-0)

Armaginek landutako puntua eskuratu dute azken minutuak jokalari bat gutxiagorekin egin eta gero

Eibarrek berdinketa lortu du Real Valladoliden etxean Ligako hamabigarren jardunaldian. Armaginek landutako puntua eskuratu dute lehia bikaina egin eta gero. Eibartarrek bigarren zatiko aukera onenak izan dituzte eta Masipen geldiketa onenak direla medio, ez dute etxekon atea zulatzea lortu. Gainera, azken minutuetan Arbillak bigarren txartel horia ikusi du eta taldeak hamar jokalarirekin amaitu du norgehiagoka.

Lehen zatian, Mendilibarren mutilek ez dira abagune gutxi izan dituzte. Etxekoak eroso ez ziren arren, armaginek ez dute baloi asko lapurtu eta horrek kontraerasora jotzeko aukerak murriztu dizkie. Edonola ere, eibartarrak iritsi dira Valladoliden ate ingurura. Orellanak taldea aurreratzeko bi jaurtiketa izan ditu eta Jordánek beste bat.

Bigarren zatian, ordea, Eibarrek irudi askozaz ere hobea eman du. Eibartarrak aurkako zelaian jokatu dute eta abaguneak hurrenez hurren iritsi dira. Hasi eta berehala, Orellanak kanpora bidali du area ertzetik egindako jaurtiketa. Taldearen minuturik onenak ziren. Abagunerik garbiena Charlesek izan du 68. minutuan. Aurrelaria bakarrik geratu da area barruan Cucurellaren pase baten ondoren, baina bere jaurtiketa goitik irten da gutxigatik.

Ostera sartu den Kike Garcíak ere abagune onak izan ditu lehiaren norantza aldatzeko baina honek ere ez du amastu azken metroetan. Handik gutxira, jokalari bat gutxiagorekin gelditu dira armaginak. Izan ere, Arbillak bigarren txartel horia ikusi du. Mendilibarren mutilek, ordea, lanean jarraitu dute eta atea hutsean uztea lortu dut eta hori dela eta, puntu berri bat gehitu dute.