Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek berdinketa lortu du Barçaren aurka eta lehen aldiz puntua eskuratu du Camp noun (1-1)

Armaginek era ezinhobean agurtu dute 2020 urtea

Eibarrek berdinketa lortu du Bartzelonaren aurka Ligako 16. jardunaldian. Armaginek 2020. urteari amaiera borobila eman diote Camp noun historiako lehen puntua lortuz. Zazpi bisitaren ostean, Mendilibarren taldeak etxekoen nagusitasuna gelditzea lortu du eta berdinketa eskuratu du.

Bere ideiari leial, eibartarrak aurkariaren bila joan zen lehen minututik. Inui eta Kike Garciaren bitartez iritsi ziren lehen aldiz. Taldearen lana zapuztuta gelditu zitekeen 7. minutuanetxekoen aldeko penalti batean ostean zen, baina Braithwaitek kanpora jaurti zuen. Minutu batzuk geroago, Dmitrovicen atea zulatzea lortu zuen jokalari danimarkarrak, baina baliorik gabe geratu zen VARrak egindako errebisioaren ostean.

Bigarren zatian, Mendilibarren mutilek aurkariaren irteera itotzeko planarekin jarraitu dute. Horrela, Kike Garciak taldea markagailuan aurreratzea lortu du Araujori baloia ostuta. Ter Stegenen ateara irtsi eta ezker oinarekin bikain gainditzea lortu du.

Pozak gutxi iraun du, izan ere, minutu batzuk geroago, Barçak berdinketa lortu du Dembeleren bitartez. Hala ere, eibartarren sentsazioek onak izaten jarraitu dute eta Mendilibarren mutilek joan-etorriko amaiera batean murgildu dira. Bi taldeek ez dute asmatu. Lehia amaieran, Eibarrek puntu historikoa lortu du Camp noun eta 2020 urtea era ezinhobea agurtzea lortu du.