
Eibarrek Benigno Plazaolaren 60.000 argazki baino gehiago digitalizatzen lagunduko du
Gorostiza presidenteak eta De los Toyos alkateak gaur sinatu dute hitzarmena
Amaia Gorostizak, SD Eibarko presidenteak, eta Miguel de los Toyosek, Eibarko alkateak, Benigno Plazaolak 40 eta 80 hamarkadetan ateratako 60.000 argazki baino gehiago digitalizatzeko hitzarmena sinatu dute gaur Ipuruan.
SD Eibar Fundazioak Plazaola Familiak utzitako material guztia digitalizatzeko prozesua diruz lagunduko du. Irudietan lau hamarkadetan Eibarrek eta eibartarrok izandako garapena islatzen da.
Yolanda Ruiz, Udaleko Artxiboko arduradunak, esan duenez " SD Eibarrentzako altxorra da materiala, guztiaren %80 inguru futbolarekin lotuta dagoelako".
Hitzarmen honi esker Benigno Plazaolak ateratako argazkiak kontserbatu eta zabaltzeaz gain, garaiko Javier eta Antonio Agirresarobe, Martin Romarate eta Javier Fernandez argazkilarien lanak daude. Akordioaren bitartez, Eibarrek bere sare sozialetan, webgunean zein erakusketa eta museoan argazkiak erabiltzeko aukera izango du.