Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Bartzelonari aurre egin dio, baina 0-2 galdu du

Talde armaginak itxura ona eman du, baina azkenean kataluniarrek kalitatea gailendu da

Eibarrek Bartzelonaren aurka galdu du 24. jardunaldian. Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak ezin izan dio aurre egin Ligako liderrari. Neurketako fase askotan armaginak hobeak izan badira ere, Bartzelonak Suarezen bi goleei lortu ditu hiru puntuak. Eibar gogotik saiatu da, baina ez du asmatu azken metroetan. Bigarren zatian gainaera, jokalari bat gutxiagorekin gelditu da Orellanak bi txartel hori ikusi eta gero.

Eibartarrak biziki hasi dute lehia eta baloiari presio bikaina eginez Bartzelona bere zelaian sartzea lortu du. Hasi eta berehala, Cotek aukera bikaina izan du. Burukada, ordea, gora joan zaio atzelariari. Handik gutxira, Orellanak eta Kike Garciak aukera paragabeak izan dituzte. Jokalari txiletarrak gora bidali du jaurtiketa eta aurrelaria, berriz, Ter Stegenekin topatu da.

Armaginen hasiera bikaina izan bada ere, Barçak berehala eman dio erantzuna. Lehen ordu laurdena vetea zela, eta aurrez abixurik eman Gabe, Luis Suarezek kataluniarren lehen gola lortu du, Dmitrovic-i izkin egin ondoren. Edonola ere, Eibarrek ez du amorerik eman eta lanean jarraitu du. Horren adibide garbia Orellanak hogeita hamargarren minutuan izan duen abaguneak. Hegaleko jokalariak langara bidali du bere jaurtiketa.

Bigarren zatian, eibartarrak sinistuta irten dira berdinketaren bila. Aurkariaren zelaian jokatzen jarraitu dute armaginek, atea zulatzek aukera noiz iritsik zitzaien zain. Garbien Inui izan du bere oinetan, baina area barrutik egindako jaurtiketa kanpora joan da.

Ondoren, lehiaren norabidea aldatu duen jokaldia iritsi da. Orellanak bigarren txartel horia ikusi du eta taldea jokalari bat gutxiagorekin gelditu da berdegunean. Taldeak asko sumatu du jokalariaren falta eta behera egin du nabarmen. Bartzelona baloiaren jabe egin da. Handik aurrera, kanpotarren aukera garbiak iritsi dira.

Eibartarrak nekatuta zeudela aprobetxatuta, Valverderen mutilek arratsaldeko bigarrena egitea lortu dute. Luis Suarezek ez du hutsik egin ate aurrean. Dmitrovicek Messiren jaurtiketa ondo gelditu du, uruguaiarrak, ordea, aldaratzea sareratu du arazorik gabe. Amaieran Bartzelona zero eta bi gailendu zaio Eibarri.