Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek bana berdindu du euskal derbian (1-1)

Armaginak gehiago izan dira baina puntu bakarra eskuratu dute

Eibarrek bana berdindu du Athleticen aurka Ligako bederatzigarren jardunaldian. Armaginek hasieratik gailendu dira norgehiagokan baina amaieran ez dituzte hiru puntuak lortu. Charlesek hamabosgarrenean aurreratu du taldea. Zurigorriek, ordea, berehala berdindu dute lehia. Williamsek Eibarren garaipena ekidin du.

Mendilibarren mutilek denboraldiko partidarik onena egin dute gaurkoan. Erritmo handia jarri diote lehiari hasieratik. Abaguneak berehala iritsi dira. Lehena Diopek izan du zortzigarrenean. Erdilariaren jaurtiketa gutxigatik atera da kanpora. Hurrengo aukeran, aldiz, epailek Enrich-i egindako falta adierazi du area barruan. VAR-reko irudiak ikusi ondoren, epaileak penaltia adierazi du. Charlesek ez du hutsik egin hamaika metroetatik eta taldea aurretik jarri du.

Tamalez, poza gutxi iraun du eibatarren artean. Izan ere, kanpokoen lehen abagune garbian Williamsek Riesgoren atea zulatu du. Aurrelaria, Adurizen burukadaz baliatuta, atezain debarraren aurrean geratu da eta berdinketa ezarri du markagailuan. Armaginek errekzioa bikaina izan dute eta bigarren gola lortzeko lanean jarri dira. Lehen zatiaren bukaeran gehiago izan da Eibar eta abagune andana izan du, Enrichek, De Blasisek eta Ramisek, ordea, ez dute asmatu ate aurrean.

Bigarren zatian, eibartarrek ezinhobeto eutsi diote lehiari. Athletic bere zelaian sartu dute baloia jabetza amagaibearen bidez. Jokalariek pazientzia behar izan dute aurkaria mugiarazteko. Eibarrek aukera dezente sortu ditu. Herrerinek lan handi egin behar izan du etxekoen bigarren ekiditeko. Atezainak geldiketa bikoitza egin du Orellana eta Jordánen jaurtiketei, eta ostera, geldiketa erabakiorra egin dio Ramisen burukadari.

Saiatu badira ere, armaginek ez dute saririk lortu azken minutuetan. Eta azkenean, puntu bakarrarekin asetu behar izan dira.