Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek bana berdindu Atleticoren aurka zirraraz beteriko amaieran (1-1)

Etxekoen azken orduko golak garaipenik gabe utzi ditu armaginak

Eibarrek bana berdindu du Atleticoren aurka Ligako laugarren jardunaldian. Armaginak lehiako azken minutuetan aurreratu dira etxekoen eraso arriskutsuak eutsi ostean. Zoritxarrez, hiru puntuak Eibarrera zetozela zirudienean, talde ‘colchonero’-ak berdinketa egitea lortu du neurketako azken jokaldian.

Mendilibarren mutilak lehiakor ibili dira Ligako taldea sendo baten etxean. Dmitrovic izan da protagonista talde eibartarraren protagonista nagusia. Serbiarrak hamaika bider nagusitu da etxekoen aurrelarien aurrean. Atezainaren geldiketak erabakiorrak izan dira neurketa amaierara irabazteko aukerekin iritsi ahal izateko.

Atletico nagusi izan da partida osoan zehar baina ez du lortu armaginen atea zulatzea. Norgehiagoka bukatzetik gertu zela, Eibarrek gola egiteko abaguneak izan ditu etxekoen despisteak aprobetxatuta. Horrela iritsi da Eibarren gola. Kontraeraso baten ondoren, baloia de Blasisi iritsi zaio, honek baloia erdiratu du eta Enrichek neurketako lehen gola lortu du.

Eibar Dmitrovicen atea defendatzen ahalegindu da hiru puntuak eskuratu ahal izateko. Atleticok, ordea, ez du amore eman eta korner batean langara errematatu ondoren, Garcés gazteak ez du barkatu lehiako azken aukeran, eta berdiketa egitea lortu du.