Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek baliabide urriko familiak lagunduko ditu beren seme-alabek online ikasketak jarraitu ahal ditzaten

SD Eibar Fundazioak modemak zein tabletak banatuko ditu Gurutze Gorriaren bitartez

SD Eibar Fundazioak eta Gurutze Gorriak hitzarmena sinatu dute elkarlanean baliabide urriko familiak Informazio eta Komunikazio tresnekin hornitu ahal izateko. Erakunde armaginak familien seme-alabak lagundu nahi ditu konfinamendu garaian online eskolak jarraitu ditzaten. Horretarako, modem-ak zein tabletak banatuko ditu.

Egitasmo honek Eibarko babesle den Euskaltelen laguntza eta Eibarko Udalaren kolaborazioa jaso du. Euskaltel dispositiboen hornitzailea da eta Udalak, ikastetxeekin elkarlanean, baliabiderik gabeko familiak identifikatu ditu.

Eibarko Udalak eten digitalak kaltetutako familien berri eman zuen Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz. Hori dela eta, SD Eibar Fundazioak arazoari irtenbidea eman nahi izan zion. Klubeko babesle den Euskaltelekin harremanetan jarri eta enpresak dispositibo elektrikoen hornitzaile izanik proiektua aurrera ateratzen lagundu du.

Hitzarmen honi esker, Eibarko 59 familiek interneterako konexioa izango dute modem baten bitartez. Horrez gain, horietako hamarrek tabletak jasoko dituzte, ez baitituzte tresna egokiak ikasketak behar den moduan jarraitzeko.

Gurutze Gorriak bihar jasoko du materiala SD Eibar Fundazioaren bitartez. Erakunde armaginak tresna teknologikoak banatzeaz zein bilketaz eta familiei erabilpenaren eta zaintzearen inguruko informazioa emango die.

Tresnak bi hilabeteko epean erabili ahal izango dituzte aste honetatik aurrera.