Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek azken astetako bolada txarra eten du puntu bat eskuratuz Balaidosen (1-1)

Lesiotik bueltan zen Bryan Gilek berdinketaren gola eskuratu du

Eibarrek berdinketa lortu du Celtaren aurka Ligako 20. jardunaldian. Armaginek puntu bat lortu dute eta bolada txarrari amaiera eman diote, hiru porrot jarraian erdietsi eta gero (ligako bi eta kopako bat). Lesiotik bueltan zen Bryan Gilek berdinketaren gola eskuratu du

Maldan gora hasi da neurketa taldearentzat. Celtak aurrea hartu du lehen hamar minutuak bete gabe zeudenan. Brais Mendezek armaginen aldaratzea txar batez baliatu da Dmitrovic gainditzeko.

Eibar azkar erantzuten saiatu da Bigasen bitartez, baina jaurtiketa gora joan zaio. Mendilibarren mutilek jokoaren kontrola eraman dute eta etxekoei ohiko jokoa egitea eragotzi diete, baina ez dira Ruben Blancoren ate ingurura hurbildu.

Bigarren zatian, berdinketaren bila atera da taldea. Gaurkoan berriro estreinakoiz aritu den Bryan Gilek egin du banakoa. Ezker hegalekoak Mutoren pasea jaso eta baloia sare barrura bidali du boleaz errematea egin eta gero. Golak energia eman dio taldeari. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, Celtak bere erritmoa ezarri du eta eibartarrek metroak galtzen joan dira.

Dmitrovicek bi geldiketa bikain egin behar izan ditu etxekoen bigarrena eragozteko. Lehia amaieran, partida berdinketarekin bukatu da eta Eibarrek puntu bat gehitzea lortu du bi jardinaldiren ondoren.