
Kluba
Eibarrek atzerriko kazetariekin LaLigak antolatutako topaketa batean parte hartu du
Jon Ander Ulazia kontseilari delegatuak Kluba ordezkatu du Donostian egin den ekimen honetan
Jon Ander Ulazia Eibarko kontseilari delegatuak nazioarteko kazetariekin LaLigak Donostian antolatutako topaketa batean parte hartu du.
Erresuma Batutik, Estatu Batuetatik, Mexikotik, Brasildik, Indiatik, Txinatik, Indonesiatik, Japoniatik, Hegoafrikatik, Egiptotik eta Norvegiatik etorritako dozena bat kazetari izan dira Real Sociedad, Athletic Club, Osasuna, Alaves eta Eibarreko ordezkariekin.
Klubetako ordezkari bakoitzak gune bat izan du bere erakundearen ezaugarriak azaltzeko eta bertaratutako kazetarien galderei erantzuteko. Kazetari guztiak Reale Arenako gune guztietatik igaro dira.