Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Atienzaren kontratua luzatu du, eta armagina izango da 2023ra arte

Filialean aritzen den erdilariak aurten izan ditu bere aurreneko minutuak lehen taldearekin

Miguel Angel Atienza gutxienez 2023ko ekainaren 30ra arte armagina izango da, SD Eibarrekin zuen kontratua urte biz luzatu eta gero. Erdilari madrildarrak 21 urte bete zituen maiatzean, eta 2018ko udan iritsi zen Eibarrera Fuenlabradatik. 18/19 denboraldian 28 norgehiagoka jokatu zituen filialean, CD Vitorian, Bigarren B Mailan.

Lehen taldeko lan saioetan sarri aritu da, eta aurten egin du debuta Mendilibarren aginduetara, Ligan 25 minutuz jokatu Valentziaren aurkakoan, eta Kopan ere minutu batzuekin gozatuz.