Eibarrek Athletic Club gailendu du penaltietan eta Real Sociedaden aurka jokatuko du EH Koparen finala
Partida 2-2arekin amaituta, finalerdia penaltietara joan eta 16 jaurtiken ondoren Eibarren alde erori zen.
Euskal Herria Kopako finalerdia, Athletic Clubek eta SD Eibarrek jokatutakoa, armaginen alde erori zen, penalti jaurtiketen ondoren arratsalde zirraragarri baten ostean. Partida Basarte futbol zelaian jokatu zen, Amurrion, non herritarrek, jaietan murgilduta, giro bikaina sortu zuten.
Partida hasi eta berehala etorri zen arratsalde guztian zehar biziko zen emozioaren abisua, bi minutu besterik ez zirenean igaro Sara Martínek, Nanclares atezainarekin aurrez aurre, lehen gola sartu zuen. Bere lehen gola elastiko armagina jantzita. Lehen zatiaren erdialdean, Athletic Clubek markagailua berdindu zuen, Astralagak gelditu eta ihes egin zion baloiari, eta errebotea Eider Aranak errematatuta. 1-1arekin, Eibarrek guztia ematen jarraitzen zuen, partidan erabat sartuta. Ideiak argi zituen talde armaginak: defentsan sendoak izatea eta edozein aukera aprobetxatzea.
Eta atsedenaldia baino lehen, hain zuzen ere, Laura Caminok aukera paregabe bat aprobetxatu zuen: Athletic Cluben arearantz lasterka, Nanclares aurreratuta ikusi zuen eta ez zuen zalantzarik izan zelai erditik ezkerrez jaurtitzeko eta Eibarren bigarrena sartzeko.
Bigarren zatia hasi zen, bi taldeen arteko norgehiagoka estuarekin, Athletic Clubek Eibar baino arrisku gehiago sortuz eta markagailua berdintzeko gai zela iragarriz. Baina markagailua armaginen alde jarraitzen zuen. Eta 87. minutuan, azkenean, Sanadrik Athletic Clubentzat berdindu zuen, hainbat abisu eman ondoren, tartean Nevadoren langara egindako jaurtiketa bat.
Horrela, partida penalti jaurtiketen saio batean amaitu zen, bi taldeek hamaika metrotatik 8 jaurtiketa egin zituztelarik. Eibarren hautatuak Emma Moreno, Patri Ojeda, Carla Andrés, Alimata Belem, Eunate Astralaga, Intza Apellaniz, Iara Lacosta eta Ane Etxezarreta izan ziren. Guztiek asmatu zuten Emma Morenok izan ezik, Nanclaresek gelditu baitzion, eta Alimatak, bere jaurtiketa langara jo baitzuen. Athletic Clubek ere ez zuen zorte guztia bere alde izan, eta 16 jaurtiketaren ostean, Eibarrek etekina atera zuen eta finalerako pasea lortu zuen.
Finala datorren igandean izango da, 12:00etan, Laguardian, Real Sociedaden aurka, zeinak bere finalerdia Deportivo Alavési 1-3 irabazi baitzion.