Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek astelehenean, hilak 31, hasiko du Ekialdeko Tribunako bazkideak kokatzeko behin betiko prozesua

Berritze lanen ondorioz lekualdatutako bazkideek euren behin betiko eserlekuan jesarriko dira Celtaren aurkako neurketatik aurrera

SD Eibarrek hurrengo astelehenean, urriak 31, hasiko du Ekialdeko Tribunako bazkideak kokatzeko behin betiko prozesua. Horrela, berritze lanen ondorioz lekualdatu ziren abonatuak euren harmailara itzuliko dira.

Bazkideen behin betiko eserlekuen aukera kudeatzeko asmoz, Klubak birkokatzeko prozesuan parte hartuko duten bazkide guztiak deitu ditu bulegoetatik pasatzera.

Abonatu bakoitza hitzartutako datan azaldu beharko da Ipuruako bulegoetan, bazkide-txartela eramanez. Euren eserlekuaz aparte, bazkide bakoitzak hiru bazkide gehiago birkokatzeko eskubidea izango du, baldin eta berritze lanak hasi baino lehen bazkide horiek Ekialdeko Tribunan kokatzen baziren. Bazkide bat baino gehiago birkokatzeko, nahitaezkoa izango da pertsona horien bazkide-txartelak aurkeztea.