Skip to main content
Lehen Taldea

Eibarrek asteartean jarriko ditu salgai Sporting de Gijonen aurkako partidarako sarrerak.

SD Eibarrek, Viajes Premierrekin lankidetzan, autobus bidaia antolatu du datorren igandeko partidurako.

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek asteartean 09:30etan Orsaixanen salgai jarriko ditu guztira 174 sarrera 20 €-tan, Sporting de Gijonek igandean 16:15etan El Molinonen jokatuko den partidurako bidalitakoak.

Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira ohiko ordutegian, asteartean eta asteazkenean 19:00ak arte. 

SD Eibarrek, Viajes Premier, Eibarren agentzia ofizialarekin elkarlanean, zale armaginei Gijonera joateko autobusa eta sarrera 50 eurotan eskaintzen dizkie. 

Sarrerak eta autobus aukera Orsaixanen zein online hurrengo estekan eskuratu ahal izango dira: Bus + sarrera

Autobusa Eibartik irtengo da 7:30etan eta partidua amaitzean itzuliko da. Bidaiaren antolaketa egiteko gutxienez 40 pertsona apuntatuta egotea beharrezkoa izango da.

Sarrerak erosteko ezinbestekoa izango da datu pertsonalak eta kontaktu datuak ematea erosketa unean, aurrez aurre. 

Sporting de Gijonek bidaliko ditu sarrerak posta elektronikoz ostegun eta ostiral, azaroaren 14a, bitartean. 

OHARRA DBEO: Emandako datu pertsonalak eta zurekin mantentzen dugun harremanaren zehar sortutako beste edozein datu SD EIBAR, S.A.D., IPURUA KALEA, 2 – 20600 EIBAR (GIPUZKOA) Email: dpd@sdeibar.com TFNO. 943 201 831, kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, bazkideekin eta kirol instalazioetako bisitariekin harremanak kudeatzeko, sarbideen kontrola eta kirol instalazioetan indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko tratatuko dira. Tratamendu hori araudi horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzean oinarritzen da. Datuak hirugarrenei jakinaraziko zaizkie (polizia, aurkako kluba, LaLiga) indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko. Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egiten. Dagokionean, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, datuen eramangarritasuna eskatzeko, tratamendua mugatzeko eta erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea duzu, webguneko pribatutasun-politikan ikus dezakezun informazio gehigarri eta osoan zehazten den bezala www.sdeibar.com.