Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Amorebietaren aurkako partidarako sarrerak jarriko ditu salgai bihar

Klub bizkaitarrak 200 eserleku bidali ditu 25 euroko prezioan

Eibarrek bihar jarriko ditu salgai, 15:30etik aurrera, SD Amorebietak larunbata honetan Lezaman jokatuko duen partidarako sarrerak (18:15ean).
Talde bizkaitarrak arkuaren tribunako 200 sarrera bidali dizkio Eibarri 25 euroren truke.
Salmenta Ipuruan hasiko da bihar 15:30ean eta ostiralean 13:30ean amaituko da. Interesdun bakoitzak gehienez erosi ahal izango ditu lau sarrerak, eta nahitaezkoa da sarreren eramaile bakoitzaren izen-abizenak eta NAN zenbakia ematea.