Skip to main content
Bigarren Taldea

Eibarrek Alejandro Lopez “Tote” fitxatu du CD Vitorian aritzeko

Algeciraseko hegalekoak 20 urte ditu eta 2022ko ekainera arte sinatu du

There are no reactions yet. Be the first!

Alejandro López “Tote” CD Vitoria Eibarko filialeko jokalari berria da, futbolaria bera, Algeciras eta klub armagina adostasun batera iritsi eta gero. Tote 20 urteko hegaleko erdilaria da, eta denboraldi honetan 10 neurketa jokatu ditu Algecirasekin, gol bat sartuz, Bigarren B Mailan.

2022ko ekainaren 30ra arte sinatu du kontratua, eta bihar bertan Iban Fagoagaren aginduetara egongo da.