Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Alcorconeko partidarako 300 sarrera jarriko ditu salgai asteazkenean Orsaixanen

Talde madrildarrak beste 200 sarrera salduko ditu internet bidez Eibarreko zaleentzat

Eibarrek 300 sarrera jarriko ditu salgai Orsaixanen asteazkenean, 30 eurotan, igandean jokatuko den Eibar-Alcorcon partidarako (20:00etan).


Sarrerak Eibarko abonatuentzat bakarrik egongo dira eskuragarri Orsaixanen, Ipuruan, asteazkean (09:30tatik aurrera). Bazkide bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu gehienez, eta izen-abizenak eta NAN eman beharko dituzte.

Horrez gain, Alcorconek Internet bidez 200 eserleku jarriko ditu salgai zale armaginentzat, 40 euroan, bisitarientzako erreserbatutako gunearen ondoan.

Eibarrek doako autobusak jarriko ditu Alcorconera partida ikustera joan nahi duten armaginenzale guztien eskura. Autobus plazak Orsaixanen erreserbatu ahal izango dira sarrerak erosi ondoren, asteazkenean bertan.

Asteazkenean sarrerak agortuko ez balira, ostegunean  publiko orokorrarentzat jarriko dira salgai, Orsaixanen.

Autobusak Eibartik irtengo dira igandean goizeko 7:30etan eta partidaren ostean itzuliko dira.