Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek 9-1 galdu du Ligako liderraren etxean

Arolak 45. minutuan Eibarren aldeko gola sartu du

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek 9-1 galdu du Bartzelonaren aurka denboraldiko azken neurketan. Dorronsororenak lehen minutu oso onak jokatu dituzte baina 17. minutuan Marionak lehen gola sartu du etxeko taldearentzat. Minutu batzuk beranduago, Alexiak Bartzelonaren aldeko bigarren gola egin du faltaz egindako jaurtiketa baten bitartez. 24. minutuan Jenni Hermosok hiru eta hutsekoa egin du. Bereala, Jenni Hermosok bere bigarren gola sartu du, partidako laugarrena. 28. minutuan Marionak Bartzelonaren bostgarrena sartu du. Lehen zatia amaitzear zegoenean, Jenni Hermosok seigarrena egin du etxeko taldearentzat.

Minutu gutxitan partida asko konplikatu zaie armaginei baina lanean ekin dute. Horrela, Arolak 45. minutuan tartea murriztu du markagailuan, Llompartek egindako jokaldi on baten bitartez.

6-1 amaitu da lehen zatia. Bigarren zatian, Dorronsororenak tartea murrizteko aukerak sortu dituzte baina ezin izan dute golik egin. 53. minutuan Marionak zazpigarrena sartu du eta 81. Minutuan zortzigarrena.

Partida amaitzear zegoenean, Bartzelonaren azken gola iritsi da. Codinak penaltiz sartu du. 9-1 markagailuan amaitu da partida.