Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek 575 sarrera aterako ditu bihar Athleticen aurkako partidarako

Premier Bidaiak Agentziak bidaia antolatu du neurketara joateko

Eibarrek 575 sarrera aterako ditu hilaren 14an Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duen partidarako. Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai 25 euroren truke eta Ipuruako ofizinietan jaso ahal izango dira hurrengo ordutegiaren barruan: goizean, 09:30etik 13:30era; eta arratsaldean, 15:30etik 19:00tara.

Premier Bidaiak-ek, SD Eibarreko bidai agentzia ofizialak, autobusa antolatu du 10 eurorengatik. Apuntatzen den orok sarrera bat ziurtatuta izango du (autobuseko preziotik aparte). Autobuseko txartela jasotzearekin batera, Ipuruatik pasa beharko dira neurketarako sarrera jasotzeko.

Bi autobús zerbitzu izango dira.

  • Lehena Ego Gain autobus geltokitik aterako da goizeko 11:30ean eta 21:15ean itzuliko da Eibarrera.
  • Bigarrena arratsaldeko 16:00tan aterako da Unzagatik eta 21:15ean itzuliko da EIbarrera.

Autobusean joateko Premier Bidaiak Agentziara (Fermin Calbetón, 5) joan beharko da izena ematera ostegunetik Aurrera datorren ordutegia: 09:30etik 13:30era eta 16:00tatik 19:30era. Izen emateko azken eguna hilaren 11 izango da.