Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek 50 urte beteko ditu urrian Kopan lehen aldiz parte hartu zuenetik

Historiako lehen aurkari Cultural Leonsa izan zen; azkena, aldiz, Badajoz

Urrian 50 urte beteko dira Eibarrek Kopan lehen aldiz parte hartu zuenetik. Mende erdian armaginek kategoria guztietako aurkariak izan dituzte eta bitan iritsi dira final laurdenetara, historiako emaitzarik onena.

Urteurren hori dela eta, klubeko webak eta sare sozialek urte hauetan guztietan izandako parte hartzeak kontatuko ditu aldizka. Bertan, Eibarek Kopan lortutako emaitzak, golegileak, anedoktak eta abar azalduko dira.

Kopak, egun Espainiako Txapelketaren izenpean, deitura ezberdinak izan ditu historian zehar.

  • Espainiako Txapelketa-Berorren Maiestaterean Kopa (1903-1930)
  • Espainiako Txapelketa-Errepublikako Berorren Gorentasun Lehendakariaren Kopa (1931-1936)
  • Espainiako Txapleketa- Berorren Gorentasun Generalisimoaren Kopa (1939-1976)
  • Espainiako Txapelketa- Berorren Maiestaterean Kopa (1977tik aurrera)

Diktadurako erregimenak egindako berrantolaketaren ondorioz, 1940an ordura arte jokatzen ziren txapelketa erregionalen amaiera ekarri zuen. Handik aurrera, Espainiako Kopa bere lehen hiru mailetan postu gorenetan sailkatutakoek jokatzen hasi ziren.

Hala, 1941eko edizioan Generalisimoaren Kopa Lehen Mailako 14 taldek, Bigarren Mailako 24k eta Hirugarren Mailako 6 onenek jokatu zuten. Parte hartzaileen zenbakia handitzen joan zen urteen poderioz.

Eibarrek 1969ko abuztuan jaso zuen lehendabizikoz Kopan jokatzek gonbidapena. José González “Goro” presidenteak, ordea, taldeak parte hartuko ez zuela iragarri zuen jokalariek zaila izango baitzuten astean zehar jokatzea.

Hurrengo edizioan, aldiz, 70-71 denboraldian, Eibarrek lehendabizikoz jokatu zuen, Lehen Mailako 16 talde, Bigarren Mailako 20 eta Hirugarren Mailako 66rekin batera. Horrez gain, afizionatuen Espainiako Txapeldunak ere jokatu zuen.

1970-1971

197ko urriaren 14an Ipuruako argindarraren inaugurazioaren ondoren, hurrengo neurketa Kopako lehen izan zen. Gainontzekoek  kanporaketak 14an jokatu ziren eta Eibarrek atzeratutako jokatu behar izan zuen egun batzuk geroago.

Armaginen lehen aurkaria Cultural Leonesa izan zen. Joaneko partida Ipuruan jokatu zuen 197ko urriaren 20an. Eguraldi kaskarra egin zuen eta neurketa hutsean amaitu zen. Eibarren hamaikakaoa hauxe izan zen: Murguiondo, Eceiza, Gisasola, Castillo, Aranguren, Berriozabal, Baqué, Lacasa, Arroyabe, Lustres eta Azcona.

Itzuliko lehian, Eibarrek 2-0 galdu zuen Leonen eta Kopatik at gelditu zen.

1971-1972

Denboraldi honetan Eibarrek lehen garaipena eskuratu zuen Jupirter Leonésen aurka. Joaneko neurketan 3-0 galdu bazuten ere, armaginek kanporaketa iraultzea lortu zuten Ipuruan, 6-1 irabaziz. Golegileak Cadarso, Lustres, Txintxurreta, Cortaberria eta Lacasa (2) izan ziren.

Bigarren kanporaketan armaginak Mirandesen aurka gailendu ziren 3-1 egun euritsu batean (Cadarso, Chinchurreta y Urbieta). Itzuliko lehian Eibarrek azken minutuan lortu zuen sailkapena Cadarsoren golari esker. Gorri-urdinek 2-1 galdu zuten baina aurrera egin zuten Kopan.

Hirugarren errondan, berriz, Eibarrek ezin izan zuen Langreo gainditu. Etxean bana berdindu zuten baina Asturiasen 2-1 galdu zuten, otsailaren 2an jokatutako kanporaketan.

1972-1973

72-73 edizioa Getxoren aurka norgehiagoka batekin hasi zuen Eibarrek. Gorri-urdinek gol bakarrarekin lortu zuten sailkapena Beistegik joaneko neurketan egindako gola bati esker.

Bigarren errondan, ordea, eibartarrak kanporatuak izan ziren Debagoiena eta Debabarrenaren arteko derbian. Aretxabaletak 2-1 irabazi zuen (Barreiros) joanekoan eta itzuilikoan bina berdindu zuten (Arguiñano, Amutxastegi). Emaitza hori ez zen nahikoa izan aurrera egiteko.

1973-1974

Urte honetan ibilbide labur zein polemikoa izan zuen taldea. Erandio izan zen aurkaria. Ipuruan golik gabe berdindu eta gero, itzuiliako bizkaitarrak 2-1 gailendu ziren (Diego, penaltiz). Neurketan hartan, zale batek harri batekin jo zuen marrazaina eibartarren aldeko penaltia pitatu zuenean. Ostera, poliziak Erandiko zuzendaritzako kideak zelaitik aterarazi zituen.

1974-1975

Bosgarren parte hartzean, Eibarrek ibilbide oparoa izan zuen. Lehen kanporaketa Sestao Sporten aurka jokatu zuen. Las Llanas jokatutako lehen neurketa berdinketarekin amaitu zen (Gereñu). Itzulikoan ere emaitza berdina eman zen arauzko denboran (Amutxastegi). Gehigarrian baina Amutxastegiren beste gol batek sailkapena eman zion Eibarri.

Bigarren errondan, beste talde historiko batekin gurutzatu zen Eibar, Real Unionekin. Joaneko neurketan irundarrek irabazi zuten 2-1 (Gereñu) eta itzulikoan, Ipuruan jokatutako partidan, Eibarrek sailkapena eskuratu zuen 2-0 irabaz eta gero. Golegileak Amutxastegi eta Gesalaga izan ziren.

Eibarren ibilbidea hirugarren errondan amaitu zen Rayo Vallecanoren aurka. Joanekoan 2-0 irabazi zuten madrildarrek Vallehermoso zelaian (Vallecas berreraikitze prozesuan zen) eta Ipuruan, aldiz, 0-2koa izan zen emaitza. Martinikoren bizkaitarrak arbitratu zuen. Lehiak istiluak erregistratu zituen.

Hori dela eta, Realak utzita Eibarren jokatzen ari zen Larrañaga Biain bergararrak zortzi neurketako santzioa jaso zuen eraso batengatik. Horrez gain, klubari isuna jarri zioten zaleen artean egondako istiuluengatik.

Datu hauek SD Eibar Fundazioko Patronatuko kidea den Jesus Gutierrez historialariarengandik eskuratu dira.

 

Argazki-oinak

  1. Eibarren hamaikako Getaferen aurka jokatutako neurketan (José Eulogio Garate gonbidatua), Cultural Leonesaren aurka jokatu eta hilabete batera.
  2. Eibarren hamaikakoa Sestao Sporten aurka 1974-1975 denboraldian. Zutik: Castañón; Múgica, Arriaran, Ontoria, Elcoro, Esnaola. Behean: Aranegui, Guesalaga, Guereñu, Amuchástegui, Diego.