Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek 350.000 € baino gehiago itzuliko die abonatuei

SD Eibarrek 350.000 € baino gehiago itzuliko die hurrengo egunetan euren urteroko abonoa ordaintzen duten 3.200 abonatuei. Kopuru hori 2020ko bigarren zatian ateak itxita jokatu behar izan diren neurketekin lotuta dago; izan ere, abonatuek ezin izan dute Ipuruara joan COVID-19 dela-eta, eta norgehiagoka hoiek ezin izan dituzte disfrutatu. 

Klub armaginak 300.000 €tik gora itzuli zituen uztaila hasieran 5.173 abonatuei, urteko lehen zazpi hilabeteetan ateak itxita jokatu behar izan ziren sei partiduekin lotutako diru-kopurua, hain zuzen.