
Eibarrek 3-1 galdu du Madrid CFF-ren aurka
Dorronsororenak markagailuan aurreratu dira baina ez dute punturik batu
Eibarrek 3-1 galdu du Madrid CFF-ren aurka Ligako hobeita bigarren jardunaldian. Dorronsororenak ezin izan dute punturik batu Matapiñonera egindako bisitan. Armaginak puntuatzeko asmoz atera dira zelaira eta markagailuan aurreratu dira 26. minutuan. Thembik area barrutik gola sartu du Arolaren pase on baten ostean.
Bi minutu beranduago etxeko taldeak berdinketa lortu du Estelaren gol bati esker. Lehen zatia amaitzear zegoenean Madrid CFF markagailuan aurreratu da Geysek penaltiz egindako golaren bitartez.
Bi eta batekoarekin amaitu da lehen zatia. Bigarren zati oso ona jokatu du Eibarrek eta markagailua berdintzeko aurkerak sortu dituzte. Aukera garbiena Thembik izan du bere hanketan partidako 60. minutuan, baina Paola atezainak gola ekidin du, eskuz eskukoan geldialdi oso on bat egin eta gero. Dorronsororenak lehian jarraitu dute baina 84. minutuan Valeriak hiru eta bateko egin du eta ez dute punturik batu.
Armaginak larunbatean jokatuko dute etxean Espanyolen aurka.