
Eibarrek 2-5 galdu du Athletic-en aurka Unben
Dorronsororenak bigarren zati on bat jokatu dute baina ezin izan dute markagailua berdindu
Eibarrek 2-5 galdu du Athletic-en aurka Primera Iberdrola Ligako 26. jardunaldian. Armaginek 6.minutuan jaso dute lehen gola, Vanesa Gimbertek buruz sartutako gol bati esker. 13. minutuan María Díazek bigarrena egin du Athleticentzat. Dorronsororenak lehian jarraitu dute markagailuan aldea murrizteko asmoz, baina 31. minutuan Oguizak gola egin du eta tardea areagotu du. Lehen zatia amaitzear zegoenean, Oguizak bere bigarren gola sartu du, laugarrena Athleticentzat.
Huts eta lau amaitu da lehen zatia. Bigarren zatian Dorronsororenak lehian jarraitu dute baina Athleticek bostgarren gola sartu dut, Yulema Corres izan da golegilea. Hala ere, armaginak lanean jarraitu dute eta golaren bila aritu dira. Eibarren lehen gola 65. minutuan iritsi da, Jujubak buruz sartutako gol bati esker. Etxeko taldeko bigarrena 84. minutuan iritsi da, M. Rodríguezek penaltiz sartu du gola. Nahiz eta armaginek bigarren zati on bat jokatu duten, ez dira markagailua berdintzeko gai izan.
Dorronsororenak Santa Teresaren aurka jokatuko dute hurrengo asteburuan.