
Eibarrek 2-1 galdu du UDGTeneriferen aurka
Armaginak markagailuan aurreratu dira baina bigarren zatia jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan dute
Eibarek 2-1 galdu du UDGTeneriferen aurka Ligado hamazazpigarren jardunaldian. Neurketa urtarrilean jokatu behar zen, baina Granadilla Tenerifeko bi jokalarik COVID-19an positibo eman eta gero, bertan behera geratu zen eta gaur jokatu da. Iker Dorronsororenak hiru puntuak lortzeko asmoz atera dira zelaira, hiru puntuak lortzeaz gain Erreginen Kopa jokatzeko aukera izan zezaten.
Horrela, talde armagina partidaren 5. minutuan aurreratu da, Thembiren gol bati esker. Granadillaren lehen gol aukera 22. minutuan iritsi da baina Noelia atezainak berdinketaren gola ekidin du geldialdi on bati esker.
Talde armagina markagailuan tartea areagotzen ahalegindu da. Minutu batzuk beranduago, Thembik izan du bere hanketan bigarrena egiteko aukera baina Aline Reis atezainak gola saihestu du, eskuz eskukoan geldialdi oso on bat egin ondoren. Granadillako lehen gola 31. minutuan iritsi da. Martin Prietok berdindu egin du partida, korner bat errematatu ondoren.
Lehen zatia bukatzeko bost minutu geratzen zirenean, Alinek armaginen bigarrena ekidin du berriro, Thembirekin izan duen beste eskuz eskuko batean.
Lehen zatia amaitu aurretik, Nokok bigarren txartel horia ikusi du.
Bana markagailuan bukatu da lehen zatia. Armaginek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute bigarren zatia. Nahiz eta Dorronsororenak lehian jarraitu duten, eta bigarrena egiten ahalegindu diren, 83. minutuan Martín Prietok egindako beste gol batek, etxeko taldea aurreratu du markagailuan eta punturik gabe joan da Eibar Tenerifetik. Hala ere, armaginak azken minutura arte lehiatu dute, puntu bat eskuratzeko asmoz.