
Eibarrek 2-1 galdu du Atletiko de Madrilen aurka oso itxura ona emanez
Armaginak azken minutura arte lehian jarraitu dute Madrilen puntuatzeko asmoz
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak 2-1 galdu du Atletiko de Madrilen aurka Liga Iberdrolako hemezortzigarren jardunaldian. Dorronsororen neskek presio altua egin dute partida osoan zehar Madrilen puntuatzeko asmoz. Horrela, neurketaren 12. minutuan markagailuan aurreratu dira Thembiren gol bati esker. Armaginak lanean jarraitu dute eta bigarrena egiteko aukera ere izan dute.
Hala ere, minutu batzuk beranduago, 35. minutuan, etxeko taldeak bere lehen gola egin dute Ludmila jokalariaren gol bati esker.
Bi taldeak markagailuan bana zirela amaitu da lehen zatia. Bigarren zatiko lehen minutuetan etxeko taldeak gol aukera batzuk sortu dituzte markagailuan aurretik jartzeko asmoz. Horrela, 53. minutuan Atletiko de Madriden bigarren gola iritsi da, Castellanos izan da golegilea. Markagailuan aldea areagotzen ahalegindu da etxeko taldea baina Noelia Garcia aterzaina bikain egon da eta hirugarrena ekidin du.
Armaginek lehian jarraitu dute eta markagailua berdintzeko aukera izan dute neurketaren azken minutuetan baina ezin izan dute bigarren gola egin. Hala ere, Dorronsororen taldeak oso itxura eman du partida hamaierara arte. Talde armaginak igandean jokatuko du hurrengo neurketa, Sevillaren aurka Unben.