Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek 2-0 galdu du Real Madrilen aurka

Armaginek partida ona jokatu dute baina ezin izan dute punturik lortu Madrilen

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek 2-0 galdu du Real Madrilen aurka Primera Iberdrola Ligako 30ª jardunaldian. Dorronsororenak defentsa lan oso ona egin dute partidan guztian zehar baina lehen zatiko 21. minutuan etxeko taldea markagailuan aurreratu da Marta Cardonak area barrutik sartutako gol baten bitartez.  Armaginak lehian jarraitu dute eta presio la ona egin dute.

Bat eta huts amaitu da lehen zatia. Bigarren zatian armaginek aurrera pauso bat eman dute partida berdintzeko asmoz. Bigarren zatiko lehen minutuetan ez da aukera garbirik egon baina gureakf lehian jarraitu dute eta Dorronsorok aldaketak egin ditu partidari buelta emateko asmoz.

Horrela, taldea Real Madrilen zelaira hurbiltzen hasi da eta gola egiteko aukerak ere sortzen ahalegindu da, baina armaginak minutu onak jokatzen ari zirenean iritsi da bi eta hutsekoa, Lorenak kontraerasoan sartutako gol baten bitartez.

Horrela, 2-0 amaitu da partida, baina Dorronsororenak partida ona jokatu dute.

Armaginak larunbatean jokatuko dute Valentziaren aurka ligako 31ª jardunaldia.