Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek 0-1 irabazi dio Errealari eta garaipen garrantzitsu bat lortu du Zubietan

Sara Navarrok 18.minutuan egindako golak garaipena eman dio talde armaginari

Eibarrek huts eta bat irabazi du Errealaren aurka Ligako 25. jardunaldian. Horrela, armaginek dinamika txar bati amaiera jarri diote eta garaipenarekin aurkitu dira berriro. Dorronsororenak puntuatzeko asmoz atera dira Zubieta futbol zelaira.
Horrela, kontraerasoan eskuin hegaletik egindako jokaldi batean, Eibarren gola iritsi da. Thembik egindako erdiraketaa, Sara Navarrok errematatu du 18.minutuan Eibarren aldeko gola egiteko. Sara Navarrok egindako gol horrek hiru puntuak eman dizkio talde armaginari. 
Erreala neurketa berdintzen ahalegindu da baina Malena Mieres atezain armaginak oso partida ona jokatu du eta Errealaren gola ekidin du. Bigarren zatian, Dorronsororenak kontraerasoan aukerak sortzen ahalegindu dira eta oso sendo aritu dira defentsa lanetan partida guztian zehar. 
Horrela, talde armaginak hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte eta bolada txar bati amaiera jarri diote.