
Eibarrek 0-1 galdu du Atletico Madrilen aurka Unben oso itxura ona emanez
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak 0-1 galdu du Atletico Madrilen aurka, Iberdrola Lehen Mailako bosgarren jardunaldian. Hau du talde armaginak maila gorenean hartzen duen bigarren porrota. Hala ere, Dorronsororen neskek presio altua egin dute partida osoan, baina Atletico de Madrilek lehen zatian egindako golak puntuatzea ekidin du.
Dani Gonzalezen neskek lehen zatiko hamaseigarren minutuan aurreratu dira markagailuan, Van Dongenen gol batekin. Hala ere, armaginak presionatzen jarraitu dute, punturen bat lortu ahal izateko.
Bigarren zatia oso parekatua izan da. SD Eibarreko neskek gol aukerak izan dituzte baina ezin izan dute partida berdindu. Hala ere, Dorronsororen neskek partida zaila jarri diete Atletico de Madrileko neskei, batez ere bigarren zatian.
Armaginek sufritzen jakin dute eta euren aukerak aprobetxatzen saiatu dira azken minutura arte.