
Eibarko familiako ehundik gora kide izena emanda Astelena Frontoian ospatuko den Omenaldirako
Eibarko historiako pertsonai famatu asko batuko dituen ekitaldian izena emateko bide berriak erraztu ditu klubak
Astelena Frontoian azaroaren 19an egingo den bazkari herrikoiaren antolakuntzan aurrera doa SD Eibar Fundazioa. Hitzordu honetarako ehundik gora eskakizun jaso ditu Fundazioak orain arte. Hala ere, lehenik bazkarira eta gero bazkalostean jokatuko den SD Eibar-Celta partidara joateko izena emateko tramiteak errazteko, bide berriak ireki dizkie Fundazioak interesa dutenei:
- Beteranoen Elkarteko bozeramailearen bitartez erreserbatu ahal izango da tokia bazkari eta partidurako veteranos@deibar.com helbidera idatziz edo 670 970 414 telefonora deituz.
- 15€ ordainduz bazkari eta partidurako tokia erreserbatu ahal izango da Ipuruako bulegoetan 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara astelehenetik ostiralera.
- Bazkari eta partidurako tokia erreserbatu ahal izango da ES83 0138 0005 1400 1056 1744 kontuan 15€ ordainduz.
Gogorarazten dugu bildutako kopurua Deparkel herriko GKE-ri emango zaiola
Edozein zalantza izanez gero Roberto Marzanarekin egin daiteke kontsulta 670 97 04 14 telefonoan. 2013an sortu eta, 75. urteurrenerako programatuta izanik, Ipuruako harmailatako lanen ondorioz orain arte atzeratu den ekimen hau antolatzeagatik eskerrak eman nahi dizkio Klubak Beteranoen Elkarteari.
Kluba gaur egunean dagoen egoera pribilegiatuan utzi eta, batez ere, gure ezaugarri diren balioak eragin eta sustatzeko, kasu askotan modu desinteresatuan, lan egin duten hainbeste pertsonei bere eskerrak adierazi nahi dizkie SD Eibarrek azaroaren 19ko omenaldi honekin.