Skip to main content
EU
Kluba

Eibarko emakumezkoen futbolaren inguruko erakusketa ikusgai

Erakusketa Untzagako Jubilatuaren Egoitzan ikusi ahal izango da urtarrilaren 5era arte

SD Eibar Fundazioak Eibarko emakumezkoen futbolaren inguruko erakusketa antolatu du. Espozioa Untzagako Jubilatuaren Egoitzan egongo da ikusgai gaurtik aurrera eta urtarrilaren 5era bitarte. Erakusketa Eibartarrak-ek Espainiako Superkopa irabazi zuela hogei urte betetzen direla gogora ekartze du helburu.

Esposizioa astelehenetik ostiralera ikusi ahal izango da 19:30etatik 21:30era, eta larunbat eta igandetan, 10:0etatik 14:00etara. Ikusgai egongo dira bertan Eibartarrak-ek 1999an lortutako Superkopa edota final horretan erabilitako baloi ofiziala.

Horrez gain, 93-94 denboraldian lurraldeko selekzioen txapelketan Euskal Selekzioak erabilitako elastikoa ikusgai egongo da. Txapelketa huran Maider Castillo eta Arantza Mata eibartarrak garaipena eskuratu zuten. Erakusketan ere emakumezkoen futbolan izandako bilakaera azaltzen duten argazkiak ere ikusi ahal izango dira.

Hori dela eta, urtemuga ospatzeko lagunartekoa jokatuko du Eibarreko emakumezkoen lehen taldeak Alavesen aurka datorren abenduaren 28an eguerdiko 12:00tan. Sarrera dohan izango da.