
Eibarko Administrazio Kontseiluak abenduaren 3ko batzarrean aldez aurretik bozkatzeko aholkatu du
ABN telematikoki egingo da, eta akziodunek Internet bidez jarraitzeko aukera izango dute
SD Eibarko Administrazio Kontseiluak hurrengo abenduaren 3an telematikoki egingo den Akziodunen Batzar Nagusian aldez aurretik bozkatzeko aholkua luzatu die akziodunei.
Amaia Gorostiza Eibarko presidenteak eta Jon Ander Ulazia kontseilari nagusiak kazetarien aurrean eman dute Batzar Nagusiaren berri. Abenduaren 3an izango da, 19:00tatik aurrera, eta akziodunek Internet bidez jarraitu ahal izango dute.
Gorostizak COVID-ak sortutako egoera dela-eta gaizki pasa duten eta oraindik pasatzen ari direnak izan ditu gogoan. “Egoera honek ondorio larriak izango ditu maila guztietan, eta denok batera egon behar dugu aurrera egiteko”, azaldu du.
Zaleak ere gogoan izan ditu. “Gure zaleak faltan botatzen ari gara. Behin eta berriz esaten dudan arren, uste dut ezin dela hitzez adierazi beraien faltak zenbat min egiten digun. Pena ematen du Ipurua hutsik ikustea, txalorik edo oihurik gabe”.
Klubaren egoera ekonomikoari buruz, presidentearen hitzetan “kluba erabat fidagarria da, eta pandemiak eragina duen arren, zifrak onak dira”. Hala ere, “denboraldi honetan gehiago sufritzea tokatuko zaigu, eta zuhur jokatu beharko dugu”, nahiz eta horrek ez duen proiektu estrategikoetan eraginik izango, Areitioko kirol instalakuntzen kasu.
Klubaren lehen aldiz historian Batzarra guztiz telematikoa izango da, COVID-19 eragina dela-eta osasun egoerak hala eskatzen duelako. Administrazio Kontseilua eta notaria baino ez dira fisikoki Batzarran izango.
Klubak bi helburu nagusi dituela azaldu du.
- Gai zerrendari buruzko informazio guztia akziodunen esku jarriko du.
- ABN-n parte hartzeko eta bozkatzeko eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu.
Lehen erronka betetzeko, ondorengo neurriak hartu dira.
- Egin ohi duen bezala, informazio guztia akziodunen esku egongo da webgunean.
- Akziodunek gai zerrendan azaltzen diren puntuei buruzko galderak egin ditzazkete:
- Aldez aurretik hitzordua eskatuz aurrez aurreko bilera Ipuruako bulegoetan. Hitzordua Ipuruan bertan, telefonoz edo epostaz eskatu daiteke.
- Akziodunek ondorengo helbideetan kontsulta egin dezakete junta2020@sdeibar.comy 2020batzarra@sdeibar.com
- Bideokonferentzia bidez bilera telematikoetan parte hartzeko aukera egongo da, hala eskatuta.
- Azaroaren 17an, asteartea
- Azaroaren 19an, osteguna
- Azaroaren 24an, asteartea
- ABN-n bertan, hala eskatuz gero, akziodunek Administrazio Kontseiluari galdetu diezaiokete, edo batzarrean bertan parte hartu.
Bigarren helburua lortzeko, ondorengo neurriak jarri dira martxan:
- Akziodunek aldez aurretik bozkatu dezakete, beraien akzioak beste akziodun bati eskuordetu edota ABN-n parte hartu
- Bozkatzeko:
- Aldez aurretik egiteko bideak:
- Boza orria Ipuruako bulegoan bete
- Ipuruara posta bidaliz (NAN-aren fotokokiarekin)
- com/accionistas webgunearen barruan dagoen esparru pribatuan
- E-posta bidez junta2020@sdeibar.comedo 2020batzarra@sdeibar.com (NAN elektronikoa edo Izenpe sinadura digitalarekin)
- Datak: Bozketa elektronikoa azaroaren 24tik 29ra izango da.
- Aldez aurretik egiteko bideak:
- Beste akziodun batek ordezkatzea
- Ordezkatzeko moduak:
- Eskuordetzea Ipuruan aurkeztuz
- Ordezkatzeko moduak:
- Ipuruara posta bidaliz (NAN-aren fotokokiarekin)
- sdeibar.com/accionistas webgunearen barruan dagoen esparru pribatuan
- E-posta bidez junta2020@sdeibar.com edo 2020batzarra@sdeibar.com (NAN elektronikoa edo Izenpe sinadura digitalarekin)
- Datak: Azaroaren 29ra arte.
- ABN-n parte hartu nahi dut:
- Asistentzia moduak: Batzar Nagusian parte hartzeko com/accionistaswebgunean izena eman behar da
- Noiz eman behar dut izena?: Azaroaren 24tik abenduaren 2ra, 12:00 baino lehen (edo abenduaren 3an, 12:00 baino lehen, bigarren deialdian egiten bada). ABN 3an izatea espero da, 2an izateko kapitalaren %25k parte hartu beharko lukeelako, eta orain arte ez da inoiz gertatu.
- Nola eman dezaket izena?:
- Ipuruan era presentzialean
- Ipuruara posta bidaliz (NAN-aren fotokokiarekin)
- sdeibar.com/accionistas webgunearen barruan dagoen esparru pribatuan
- E-posta bidez junta2020@sdeibar.com edo 2020batzarra@sdeibar.com (NAN elektronikoa edo Izenpe sinadura digitalarekin)
Bozketa elektronikoa egin ahal izateko, Klubak akziodunaren teléfono mugikorrarean zenbakia izan beharko luke, SMS bidez egiaztatuko baita boza.
Administrazio Kontseiluak akziodunei ahal dutela boza aldez aurretik emateko aholkua luzatzen die, ondoren streaming bidez ABN jarrai dezaten, prozesua bizkortu aldera.
Urteko kontuek 47,3 milioi euroko negozio zifra ematen dute, 12,6 miloi euroko irabaziekin zergen aurretik. Iazko ABN-n 20 milioi euroko irabaziak aurreikusi ziren. Hala ere, 19/20 denboraldiko diru-sarreren 8 milioi euro 20/21 denboraldiko kontuetara pasa dira; izan ere, 2020 uztailean 19/20 denboraldiko hainbat neurketa jokatu ziren.
Patrimonio egoera sendoa da, nahiz eta Klubak diru-sarreretan COVID dela-eta murrizketa handia izan duen. Hala, 20/21 denboraldirako aurrekontua 58,4 milioi eurokoa izango da, joan den denboraldiko 8 milioi euroak kontutan hartuta.
Diru-sarreren murrizketa handiak izaten ari diren egoera honetan, klubak esfortzu ekonomiko handia egin du, ahal dela kirol taldearen soldatak mantenduz. Hau da, klubak aurreko urteetako diru-irabaziak egungo COVID-19k sortutako egoerari aurre egiteko erabili ditu, klubaren beraren sostenibilitatea bermatuz.
FINANTZA ARLOKOAK EZ DIRENEI BURUZKO INFORMAZIO TXOSTENA
Iazko Batzar Nagusian iragarri bezala, aurten Finantza Arlokoak ez direnei buruzko Informazio Txostena bozkatzeko aukera emango die akziodunei. Bertan, Klubaren negozio-modeloa, pertsonen kudeaketa, ingurugiro politika, hornitzaileekin hartu-emana eta bestelako gaiei buruzko informazioa jasotzen da.