Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarek 0-2 galdu du Levantaren aurka

Dorronsororenak jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan dute ia bigarrez zati osoa

Eibarek 0-2 galdu du Levantaren aurka Ligako hogeita batgarrena jardunaldian. Iker Dorronsororenak berriro ere etxean puntuatzeko asmoz atera dira zelaira baina ez dute lortu.

Partidako lehen minutuak oso berdinduak egon dira bi taldeen artean eta armaginak oso sendo aritu dira defentsa lanetan eta gol aukerak sortzen ahalegindu dira baina ez dute markagailuan aurreratzerik lortu.

Huts eta huts amaitu da lehen zatia. Bigarren zatiko lehen minutuetan Carla Morera jokalari armaginak bigarren txartel oria ikusi du eta Eibar jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan du ia bigarrez zati osoa. 49.minutuan partidako lehen gola iritsi da, Alba Redondok buruz sare barrura errematatu ostean. Dorronsororenak partidua berdintzen saiatu dira baina 71.minutuan Levantek bigarrena egin du, Esther Gonzalezek buruz eskuin aldetik errematatu eta gero.

Armaginek azken minutu oso onak jokatu dituzte baina ez dute tartea murrizterik lortu. Dorronsororenak igaldean jokatuko dute Madrid-en aurka.