
Harrobia
Eibar Urkok finalerdietarako txartela lortu beharko du Unben
Bigarren taldeak 1-1 berdindu zuen joaneko partida
Eibar Urkok Zarautz hartuko du final-laurdenetako itzuliko neurketan. Klubeko bigarren filialak bana berdindu zuen Astin jokatutako joaneko partidan, eta hurrengo kanporaketarako txartela lortu beharko du igandean, Unben, 16:30etik aurrera jokatuko den norgehiagokan, .
Joaneko partidan, Iñigo Perezen mutilek markagailuan aurrea hartu zuten Pablo Santiagoren bitartez. Armaginek abagune argiak izan zituzten kanporaketa erabakita uzteko, baina Zarautzek berdinketa jarri zuen atsedenaldira iritsi aurretik. Hala, kanporaketa itzuliko partidan erabakiko da.