Skip to main content
EU
Harrobia

Eibar Urkok eta Gazte mailako A taldeak entrenamenduak hasi dituzte

Oinarrizko futbola bere itzulera prestatzen ari da

Eibar Urkok eta A Jubenilak aurredenboraldiko entrenamenduak hasiko dituzte. Bi taldeek Unbeko kirol instalazioetan ekin diote berriro kirol-jarduerari bost hilabeteko geldialdiaren ondoren. Zuhurtziarik handienarekin itzuli dira, eta osasun agintariek eta klubak berak markatutako protokoloa errespetatuz.

Bi taldeetako jokalariek zein teknikariek COVID19 testa gainditu dute. Guztietan emaitza negatiboa izan da. Honako hau da bi taldeen lantaldeen konfigurazioa:

EIBAR URKO

  • Lan taldea:
    • Iñigo Pérez (Entrenatzailea)
    • Alex Santiago (Bigarren entrenatzailea)
    • Jerai López (Prestazaile fisikoa)
    • Arkaitz Crespo (Atezainen entrenatzailea)
    • Iñigo Maqueda (Fisioterapeuta)
    • Iker Isasti (Ordezkaria)

DIVISIÓN HONOR JUVENIL

  • Lan taldea:
    • Jokin Aranbarri (Entrenatzailea)
    • Aner Blanco (Bigarren entrenatzailea)
    • Eneko Andrés (Prestatzaile fisikoa)
    • Arkaitz Crespo (Atezainen entrenatzailea)
    • Joseba Perosanz (Fisioterapeuta)
    • Mikel Santiso (Ordezkaria)

Harrobiko gainontzeko taldeak pixkanaka itzuliko dira datozen astetan. Itzulera data hauetarako dago programatuta:

  • Abuztuak 18: Euskal Ligako Jubenila, Ohorezko Jubenila eta Euskal Ligako Emakumezkoak.
  • Abuztuak 25: Euskal Ligako Kadetea, Ohorezko Kadetea, Emakumezkoen Ohorezko Kadetea A eta Emakumezkoen Ohorezko Kadetea B
  • Abuztuak 31: Ohorezko Infantila, Infantil Txikia eta Emakumezkoen Infantila
  • Irailak 2: Alebinak