Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

Eibar Urkok Beti Gazteren aurka jokatu du Erregionalen Ohorezko Mailako finala

Bigarren filialak nafarren aurka jokatuko du larunbatean 11: 30ean

Eibar Urkok Ohorezko Mailako txapeldun titulua lortzeko borrokatuko du Beti gazteren aurka. Bigarren filialak Lesakako taldearen aurka jokatuko du larunbatean 11:30ean Loinatzen (Beasain), Gipuzkoako Futbol Federazioak aukeratutako zelai neutralean.

Iñigo Perezen mutilek finalerako txartela lortu dute finalerdietan Hernani mendean hartuta (4-2). Armaginek Zubipekoek joanekoan lortutako abantaila indargabetu zuten arauzko denboran (2-0) eta Buruntzaldeko taldea gainditu zuten luzapenean (4-2).

Finalean Beti Gazte talde nafarra izango dute arerio. Lesakarrek Aretxabaleta eta Añorga kanporatu zituzten. Talde nafarrak gainera Hirugarren Mailara igotzeko txartela eskuratu du, Urkok Vitoria Hirugarren Mailan egonagatik ezin izan baitu igo.