Skip to main content
EU
Harrobia

Eibar Urkok asteburu honetan berrekingo dio txapelketari

Bigarren filialak Aretxabaleta hartuko du igandean Unben

Eibar Urkok asteburu honetan ekingo dio txapelketari pandemiak eragindako lau hilabeteko geldialdiaren ostean. Bigarren filialak Gipuzkoako Ohorezko Mailan jokatzen du eta kategoria erdi-profesionalen multzoan gehitua izan eta gero bueltatuko da lehiara.

Iñigo Perezek zuzentzen duen taldeak Aretxabaleta hartuko du igandean (Unbe, 16:30). Bigarren jardunaldia izango da, geldialdiaren aurretik jokatutako partida ontzat eman eta gero. Lehen neurketan eibartarrek 2-1 galdu zuten Bergararen etxean.

Denboraldia ekainean amaitze aldera, lehen fasea itzuli bakarrera jokatuko da. Multzo bakoitzeko lehen lau sailkatuek partida bikoitzeko kanporaketetan jokatuko dute igoera fasea, finala izan ezik, partida bakarrekoa izango baita zelai neutralean. Sailkatzerik lortzen ez duten taldeek, bestalde, Gipuzkoako Kopa jokatuko dute.