Skip to main content
EU
Peñak

Eibar taldearen Eibar-Gasteiz lagunarte ofizial berria jaio da

Eusko Jaurlaritzaren baieztapen ofizialaren faltan, Eibar taldeak beste lagunarte baten sostengua dauka jada, oraingoan Gasteizen

Eibar-Gasteiz lagunarteak Gasteizko Toloño tabernan izango du egoitza, eta, bertatik, kluba laguntzeko ekitaldiak antolatuko dituzte jarraitzaileek, betiere umiltasuna, irmotasuna eta elkartasuna ardatz, euren blogean bertan azaldu dutenez ( http://eibargasteiz.blogspot.com.es/). Blogean bestelako datuak ere aurki daitezke, adibidez lagunarteko zuzendaritza batzordearen edo armarriaren beraren inguruko zehaztapenak. Lagunarteak Twitter kontua (@EibarGasteiz) eta Facebook orria (Eibar-Gasteiz) ere baditu.