Skip to main content
EU
Kluba

Eibar – Real Valladolid igandeko partidarako sarrerak bihartik aurrera jarriko dira salgai soilik abonatuentzat

Abonatu bakoitzak gehienez sarrera bi erosi ahalko ditu

Bihar, asteartean, jarriko dira salgai Eibarrek igande honetan Ipuruan Real Valladoliden aurka jokatuko duen partidarako sarrerak. Txartelak abonatuentzat bakarrik izango dira, 10 euroko prezioan, eta goizeko 09:30etatik aurrera erosi ahal izango dira, aurrez aurre zein online. Abonatu bakoitzak gehienez 2 sarrera erosi ahal izango ditu txartel bakoitzeko.

Soberako sarrerak baleude, horiek ostiralean, hilak 6, jarriko lirateke salgai publiko orokorrarentzat, aurrez aurre bakarrik eta pertsonako 2 sarrerako mugarekin.

Fondoak eta B guneak: 18 €

A guneak: 20 €

Erdialdea: 25 €

Haurrak: 10 €