Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar punturik gabe gelditu da Alavesen aurka (0-2)

Armaginek gehiegizko zigorra jaso dute kontrolpean zuten norgehiagokan

Eibarrek Alavesen aurka galdu du Ligako hamalaugarren jardunaldian. Armaginak punturik gabe gelditu dira, nahiz eta joko eta aukerengatik gehiago merezi izan duten. Mendilibarren mutilek ez du asmatu Pachecoren ate aurrean eta neurketa berdinketarekin amaituko zela zirudienean, Alavesek bi gol egin ditu. Joselu izan da golegilea.

Eibar ondo sartu da lehian. Arriskua eraman du hegaletatik lehen zatian eta abagune garbiak izan ditu markagailuan aurreratzeko. Kike García izan da abixatzen lehena. Bere jaurtiketak Alaveseko atzelari batean jo du. Handik gutxira, Orellanaren txanda izan da baina Pacheco adi egon da jaurtiketa gelditzeko. Geldikako jokaldietan saiatu da baita ere talde armagina. Paulok eta Kikek aukera onak izan dituzte lehena egiteko, baina ezin asmatu.

Bigarren zatiari ongi ekin diote eibartarrek. Alaves beren zelaian sartu dute. Abagune garbiak izan dituzte Cotek eta Orellanak hasiera baina Pacheco berriro ere erabakiorra izan da arriskua urruntzeko. Kike Garcíak eta Escalantek aukera gehiago izan dituzte arratsaldeko lehena egiteko baina ez dute asmatu. Alavesek, bien bitartean, abagune garbia izan du Burkeren bidez kontraerasoan.

Lehia berdinketarekin amaituko zela zirudienean, Josulek eskuin hegaletik iritsitako erdiraketa bat sare barrura bidali du arratsaldeko lehena lortuz. Eibar berdinketaren bila ahalegin du da baina kontraerasora Alavesek bigarrena lortu eta norgehiagoka erabakita utzi du.